Pare bat lotura

by txo!?

Denbora luze ezer jarri gabe, jaleo, urte zaharra gogoz joan eta berria gogoz etorri. Berri eta afera asko jartzeko, baina astirik ez.

Azkar azkar pare bat lotura gauza ezberdinetaz:

Teknotrakianako topaketak izan genituen abenduan eta Patxangas-ekin egindako saioak loturatxo bat izan zuen, hark erabiltzen zuen programaren sortzailearen webgunean: http://charlie-roberts.com/gibber/ nik biktima kolaterala baina ez naiz ;)

Eskasiaren Kultura taldekoek mahai ingurua antolatu eta deitu ninduten, ondoren Berrian artikulotxo bat egin zuen Ander Perezek eta galderaren bat bota zidan: http://www.berria.eus/albisteak/107184/urakanaren_osteko_aukerak.htm Beti ere Jazar peazo proiektuaz hizketan, noski.