Hemendik bueltan

Uste dut blog zahar honi bigarren bizitza emango diodala.

Ez dakit, halako beharra dut azken boladan… akaso horrenbeste twitter eta afera, horrenbeste bakoitza bere mobida pertsonal-profesionalaz eta hori dena…

Gauza arinagoak, intimoagoak akaso, hausnarketa pertsonalagoak igotzeko toki bat eskatu dit gorputzak eta hauxe nuen hemen, hein batean hori dela jada.

Hein batean diot, ze blog hau hasieran nuen ia gauza bakarra zen, eta garai haietan hemen jartzen nuen ere ilustrazio eta ikusentzunezkoekin harremana zuena, profesionalago nolabait. Hori dena ez dut borratuko, oraingoz, baina datorrenean hau ez da hori izango.

Oraingoz ez dut honen lotura inon jarriko, ezta iragarri ere… inork aurkitzen badu ongi, bestela izkin honetan egongo da. Auskalo noiz arte.

Zer aurkituko duzue hemen? Ba seguruenik idazkiak, argazkiak eta akaso inoiz marrazkiak, ze horiek ere pertsonala eta intimoaren eremuan daude jada. Gehienetan euskaraz segurunik, inoiz gogoa sartzen bazait gazteleraz edo ingelesez izan liteke, gutxitan.

Lovecraft, hombre y universo

En esta cita sacada de Lovecraft: el mal no existe (merece la pena leerse el artículo), se resume muy clarito porque me gusta tanto Lovecraft:

Todas mis historias se basan en la premisa fundamental de que las leyes, intereses y emociones comunes de los seres humanos no tienen validez ni significación en la amplitud del vasto cosmos. (…) Uno debe olvidar que cosas como la vida orgánica, el amor y el odio, y todos los demás atributos locales de una insignificante y efímera raza llamada humanidad, existen en absoluto.

Por supuesto entronca muy bien con lo que se comenta en el artículo y su propio título subraya: El mal no existe. Y es un estupendo punto de partida para enfrentarse a interrogantes religiosos, metafísicos y de toda índole. O lo que es lo mismo: “Anda humano, no la flipes”.

Batzutan (beno, askotan) nahigabekoak nahita egindakoak baina gehio merezi dute. Beste egunean argazki hau topatu nuen nire mugikorrrean, ez dakit poltsiko barrua den, txamarra kanpoa edo zer, baina gogoko dut.

IMG_0969

argazki ta idei bat

Gaur the listserve-ko emailean neska batek hau bota du:

“Here’s one of those ideas: can someone just please invent a better way to vote! And by vote I mean harness the power of big data to poll the public, educate voters at a point of relevant decision-making, match consumer behaviors with intentions, and basically disentangle politics to become a monthly exercise for the average voter to access timely, hyperlocal issues that matter most to the welfare of their community, and weigh their own roles and responsibilities? I dream of that ideal user interface, the functionality and accuracy we’d achieve, and our collective potential.”

Hortxe puntua… eta akaso hilabetero beharrean astero, igandero mezara joatetik  igandero bozkatzera pasa, hori litzateke ba gizarte “zibilizatu” baten bidea.

ta argazkia

IMG_6274

Pare bat lotura

Denbora luze ezer jarri gabe, jaleo, urte zaharra gogoz joan eta berria gogoz etorri. Berri eta afera asko jartzeko, baina astirik ez.

Azkar azkar pare bat lotura gauza ezberdinetaz:

Teknotrakianako topaketak izan genituen abenduan eta Patxangas-ekin egindako saioak loturatxo bat izan zuen, hark erabiltzen zuen programaren sortzailearen webgunean: http://charlie-roberts.com/gibber/ nik biktima kolaterala baina ez naiz ;)

Eskasiaren Kultura taldekoek mahai ingurua antolatu eta deitu ninduten, ondoren Berrian artikulotxo bat egin zuen Ander Perezek eta galderaren bat bota zidan: http://www.berria.eus/albisteak/107184/urakanaren_osteko_aukerak.htm Beti ere Jazar peazo proiektuaz hizketan, noski.